Sentsore inprimatuak

Magnitude fisiko desberdinak neurtu ahal izateko
sentsore ugari garatzen ditugu

Propietate fisiko desberdinak dituzten tinta funtzionalak inprimatzeak, sentsore ugari garatzea ahalbidetzen digu, magnitude fisiko desberdinak neurtu ahal izateko. Gure sentsorizazio-proiektu asko erabat garatutako estandarretan oinarritzen dira eta edozein aplikaziotarako erraz pertsonalizatu daitezke.

Fabrikatu daitezkeen sentsore moten artean, hauek dira aipagarrienak:

  • Indar-sentsoreak (FSR): egindako presioaren arabera aldatzen da erresistentzia. Horrelako sentsoreak inprimatze-tekniken bidez fabrikatuz gero, oso lodiera txikikoak eta erabat malguak izan daitezke, eta edozein aplikaziotara egokitu daitezke.
  • Ukipen-sentsoreak, mintz-etengailuen eta ohiko ukipen-pantailen alternatiba. Tekla kapazitiboen forma eta tamaina guztiz pertsonalizagarriak dira. Diseinu estetikoa eta atzeraargiztapena bezeroaren eskakizunen arabera inplementatu eta konfiguratu daitezke.
  • Okupazio eta presentzia sentsoreak
  • Ontzi bateko likido-mailaren sentsoreak.
electronica-impresa-sensores-impresos-01

Baduzu zalantzarik edo kontsultarik egiteko?