Ohar legala

Mundua aldatu egiten da eta Embegan
munduarekin aldatzen gara

1.- SARRERA

Dokumentu honek EMBEGA, S. COOP.ek Interneten eskaintzen dituen WEB honen Erabilera Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.

WEB honetan sartzeko, edozein erabiltzailek klausula hauetan jasotako terminoak, baldintzak, komunikazioak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak irakurri eta onartu behar ditu.

WEB honetan sartzea doakoa da eta ez da beharrezkoa aldez aurretik harpidetzea edo erregistratzea.

Izan daitezkeen beste WEB gune batzuekiko konexioak, bai eta erabiltzaileak egin dezakeen horien erabilera ere, erabilera-baldintza orokor hauen mende daude, bai eta aipatutako WEB guneek behar dituzten balizko baldintza espezifikoen mende ere. Baimendutakoa ez den beste edozein erabilera debekatuta dago.

2.- ZERBITZU-EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  1. Zerbitzuaren hornitzaile gisa, EMBEGA, S. COOP.ek web honek eskaintzen dituen zerbitzuak eman behar ditu, erabiltzailearekin egon daitezkeen komunikazioen sekretua eraginkortasunez bermatu behar du, eta gerta litezkeen erreklamazioei erantzun behar die. WEB orri honek ez ditu bisitarien datu pertsonalak biltzen, erabiltzaileak borondatez ematen ez baditu.
  2. EMBEGA S. COOP. WEBean edo haren konfigurazioan edo aurkezpenean dagoen informazioa noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe aldatzeko eta eguneratzeko ahalmena du. Hala ere, erabiltzaileei horren berri ematen saiatuko da, egoerak horretarako aukera ematen badu.
  3. WEBera sartzea eta bertan dagoen informazioa erabiltzea, hori egiten duenaren erantzukizun esklusiboa da. EMBEGA, S. COOP.ek ez du inolako erantzukizunik izango informazio hori eskuratzearen edo erabiltzearen ondorioz sor daitezkeen ondorio, kalte edo galerengatik, bere eskumenen egikaritza zorrotzean jarraitu beharreko legezko xedapenak aplikatzearen ondoriozko jarduketa guztietan izan ezik.

EMBEGA, S. COOP.ek ez du bermatzen, ez zuzenean, ez zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, lege aplikagarrien arabera eman beharreko bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatuta geratzen direnak izan ezik.

EMBEGA S. COOP.ek ez du bermatzen, hala badagokio, hirugarren pertsonek emandako edukia, eta ez du bermatzen emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna, erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak informazio horri buruz egiten duten xederako.

3.- ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

  1. Uneoro, erabiltzaileak WEB honetako zerbitzuak legez erabili behar ditu, indarrean dagoen legediaren arabera, EMBEGA S. coop.en jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.
  2. Erabiltzaileak, EMBEGA S. COOP.ek bere esku jartzen dituen zerbitzuen bitartez, ez du edukien kaltea edo alterazioak eragiten dituen ekintzarik egingo, eta ez du WEBaren funtzionamendu egokia oztopatuko, inolako arazo teknikorik sortu gabe, birus informatikoak eraman ditzaketen elementuak transferitu gabe edo WEB hau osorik edo zati batean kaltetu, interferitu edo atzeman gabe, ez eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan esku hartu edo aldatu gabe.

4.- WEBGUNEAREN ETA BERE ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUAGATIKO BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA KENTZEA.

  1. EMBEGA S. COOP.ek ez du webgune honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen.

Horrela, ez da inolako erantzukizunik izanen WEB gunearen eta haren zerbitzuen erabilgarritasun edo jarraitasun faltaren ondorioz sor litezkeen kalte eta galerengatik.