Ingeniaritza bateratua
Produktuaren garapenaren fase guztietan
laguntzen eta lan egiten dugu
HMIak diseinatu eta fabrikatzen ditugu eta gure laguntzaile-sarearen bidez ere, gai gara gailu mota horietan adimena integratzeko, makinan azkar, erraz eta eraginkor integra daitezen (Plug & Play).
Bezeroari une oro laguntzen diogu, diseinu-prozesuaren etapa goiztiarretatik, produktu bakoitzerako soluzio onena ziurtatzeko.
Embegan produktuen garapenaren fase guztietan laguntzen eta lan egiten dugu. Ideiaren ikuskeratik hasi, prototipoak egitetik pasa eta bolumen handiak industrializatu eta seriean ekoitzi arte.
- Prototipotzea: Embegak inprimaketa funtzionaleko prototipoak egiteko laborategi bat du bere instalazioetan, ekipamendu espezifikoarekin, eta horri esker, aurre egiten ari garen edozein proiekturi modu arin eta azkarrean erantzun dakioke.
Fabrika-ikuspegia eskaintzen diegu gure garapen guztiei, baina prozesuak arintzeko eta erantzun azkarra eman ahal izateko, gure berrikuntza-zentroaren aldakortasuna eta arintasuna aprobetxatzen dugu.
- Pertsonak: Embegan pertsonak dira garrantzitsuena. Badakigu pertsonek markatzen dutela aldea, eta enpresa baten aktiborik garrantzitsuena dira. Gure taldeak esperientzia, ezagutza eta grina uztartzen ditu edozein erronkari aurre egin ahal izateko.

